Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Muzaren loaldia

Idazlea: Zemanele

Ilustratzailea: Madeleine Brunelet

Itzultzailea: Jean-Louis Davant

Argitaletxea: IKAS pedagogia zerbitzua

Urtea: 2018

Orri kopurua: 24

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, haur txikiekin erabiltzen den narrazio kateatuaren eredura egina, egitura zirkularrean.

Muza izeneko mutikoa lokartzear dela, sagutxoaren kraskak itzarri egiten dute; konpondu nahiz katuari deitzen dio. Sagua badoa eta Muza lokartzear dela, katuaren zaratak itzartzen dute; konpontzeko zakurrari deitzen dio... Animaliaz animalia, azkenik saguarekin hobekien dagoela erabakitzen du.

Ilustrazio sinple baina atseginek laguntzen dute testua. Detaile gutxi baina nahikoak. Marroixka, urdina, beltza, zuria eta grisa dira kolore nagusiak. Batzuetan orri osoa hartzen dute ilustrazioek eta beste batzuetan orrialde bakar bat, beste orrialdean animalia ihesi ikusten delarik.


Muzaren loaldia