Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Nire ahotsa

Idazlea: José Fragoso

Ilustratzailea: Jose Fragoso

Itzultzailea: Iker Allende

Argitaletxea: Narval

Urtea: 2018

Orri kopurua: 38

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Liburua album ilustratu informatiboa dela esango nuke. Pertsonaren ahotsa deskribatzen du, jaiotzen garenetik gurekin daukagun ahotsa, baina ez soilik soinuei dagokion ahotsa fisikoa baizik eta gure nortasunari dagokion ahotsa. Eta bide batez, noski, komunikazioaz hitz egiten du, erabiltzen den hizkuntza edozein izanda ere.

Ahotsa zertarako erabiltzen dugun deskribatuz idazleak honen garrantziaz ohartarazi nahi du irakurlea, eta, aldi berean, ahotsak betetzen dituen funtzio ezberdinak aurkezten ditu.

Albumak zurian kokatutako irudi koloretsu, sinple eta adierazgarriak ditu; marraz eta mantxaz osaturiko irudiak dira koloretako arkatzez eginak diruditenak. Tarteka ur margoren bat ere erabiltzen du. Testuak esaten duena irudikatzeaz gain, bestelako ekarpenak ere egiten dituzte, detaileak eta umorea gehituz.


Nire ahotsa