Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Otso txiki gose da

Idazlea: Marianne Vilcoq

Ilustratzailea: Marianne Vilcoq

Itzultzailea: Ane López

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2018

Bilduma: Aurkitu

Orri kopurua: 14

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Azal gogorreko albuma.

Txiki txikientzako ipuin honek otso goseti baina ez beldurgarria aurkezten digu. Otsoaren gosea jolaserako aitzakia da. Seguruenik txikienek gustuko izango dute otso txikia, haren sabela handia, haren ondoeza, eta azkenik haurrak tripatik onik ateratzea.

Otso txiki gose da eta umeak jan nahi ditu. Hasiera batean aurkitzen ez dituen arren, azkenean haur bat bestearen atzetik jango du eta sekulako tripako mina jarriko zaio. Lurrera erori ondoren, ahoa ireki eta haur guztiak tripatik aterako dira bizirik poz-pozik. Hortik aurrera otso txikik ez ditu haur gehiago jan nahi izango...ala bai?

Ilustrazioak sinpleak eta koloretsuak dira. Hegal orrialdeek berriz, jolaserako aukera ematen dute, otsoak zer egingo duen ikusiz.


Otso txiki gose da