Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Otsomaltzur

Idazlea: Patacrua

Ilustratzailea: Chené Gómez

Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2018

Orri kopurua: 36

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Errusiar ipuin tradizional batean oinarrituz egindako albuma.

Otso alfer baten istorioa kontatzen zaigu, ahaleginik txikiena ere egin nahi ez zuenez, arroza bakarrik jaten zuena. Hain argala geratu zen, beldurrik ere ez zuela ematen dagoeneko. Erabakia hartu zuen orduan: bizimodu hura aldatu eta otso maltzurra izango zen. Maltzurkeriari, ordea, bidean topatuko dituen animalien buru-argitasuna gailenduko zaio. Tonua umoretsua da, eta ipuinari erritmoa ematen dioten errepikapenak eta metaketak ditu.

Ilustratzaileak collagearen teknika erabili du, eta kubismoa gogorarazten diguten forma geometrikoetan oinarritutako marrazkiak egin ditu. Koloreari dagokionez marroi tonuak darabiltza soilik: orriaren atzealde osoa hartzen dute, eta ilunetik argiagora doaz.


Otsomaltzur