Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Pirata izan nahi zuen orbana

Idazlea: Violeta Monreal

Ilustratzailea: Violeta Monreal

Itzultzailea: Joseba Santxo Uriarte

Argitaletxea: Begiko

Urtea: 2018

Bilduma: Arte Begiko

Orri kopurua: 32


Laburpena:

“Arte begiko” saileko ipuina dugu hau, sail honen helburua barruan daramagun artista ateratzea omen da, beraz, tonu, intentzio eta helburu guztiz pedagogikoa du liburuxkak. Azalpenak emateko KLEE margolariaren artelan bat oinarritzat hartu da.

Paul Kleeren artelanaren orban urdina haserre dago jendeak interpretazio anitzak egiten dituelako, baina inork ez dio galdetu berari benetan zer den eta zer izan nahi duen. Behin koadrotik atera zen eta gurarien zuhaitzarengana joan zen bere nahia betetzeko asmoz, hau da, pirata izatea. Helburu horrekin koadroren gainontzeko elementuek bere nahiarekin bat egin nahi dute eta laguntza eskainiko diote. Pirataren irudia osatzeko ez da nahikoa izango Kleek hasieran egin zuen margolanarekin horregatik, hainbat elementu beste margolanek eskainiko diote. Orain pirata da eta zuhaitzarekin koadro berri bat osatuko du.


Pirata izan nahi zuen orbana