Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Samuel eta gau amaiezina

Idazlea: Nono Granero

Ilustratzailea: Lluis Farré

Itzultzailea: Aintzane Atela (Rosetta)

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2018

Bilduma: Paper Txoriak, 20

Orri kopurua: 56

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Herri ipuinen ezaugarriak baliatuta idatzitako animalia ipuina da. Auzo lana, elkartasuna, edota laguntza sarea bezalako gaiak agertzen dira. Tonu baikorrean idatzita dago, eta denak prest dauden egoeran gertatzen da istorioa.

Samuel eta Kizkur kezkatuta daude, oilarra afoniko dagoelako ezin kantaturik, eta badakite ondorioz eguzkia ez dela esnatuko. Konponbide bat behar dute oilarraren eztarria osatzeko, eta bilaketa korapilatsu bat abiatzen dute. Honetara batzen dira oiloa, ipurtargiak, erlamandoak, berdantza, lehoia, sepiak eta baita karramarroa ere. Guztien artean oilarraren eztarria sendatu eta eguzkia esnatzea lortuko dute.

Ilustrazioak istorioa janztera datoz informazio gehigarri gehiegirik eman gabe. Orri osokoak dira eta garrantzi handia hartzen dute. Gaueko istorioa denez, ilun xamarrak gerta daitezke, baina bere horretan biziak eta dibertigarriak dira, istorioaren tonuarekin bat datozenak.

Digitalki osaturiko irudiak dira, eta goxotasuna testura eta marra bidez adierazten dute.


Samuel eta gau amaiezina