Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Shogunen Altxorraren Bila

Idazlea: Nick Falk

Ilustratzailea: Tony Flowers

Argitaletxea: Desclee

Urtea: 2017

Bilduma: Samurai Vs Ninja 2

Orri kopurua: 88

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Samurai vs Ninja bildumako bigarren abentura da.

Japonen gertatzen den abentura liburua. Egileek umore puntua eman nahi izan diote narrazioari, kontakizun arin eta dibertigarria lortu nahian.

Ninjak eta Samuraiak lehiakide sutsuak dira Tokio izeneko hirian. Agintari nagusia den Shōgunen gazteluan lapurreta izan da, bere altxor kuttuna ebatsi dute. Samurai eta Ninjek berreskuratzeko enkargua jasoko dute, eta beraien arteko lehia areagotuko da.

Edozein libururen formatua badu ere, komiki estiloko ilustrazioek itxura berezia ematen diote. Zuri beltzak dira eta pisu handia hartzen dute narrazioan, ezinbestekoak. Adierazkorrak dira, dibertigarriak, eta testua ulertzen laguntzen dute

. Bestalde, hitz batzuk eta atal-zenbakiak japonieraz daude.


Shogunen Altxorraren Bila