Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Superuntxi

Idazlea: Stephanie Blake

Ilustratzailea: Stephanie Blake

Itzultzailea: Jone Hualde

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2018

Orri kopurua: 36

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek haurren joko sinbolikoa erabiltzen du, handia/txikia dikotomiaz eta beldurra izateaz hitz egiteko, tonu umoretsua galdu gabe.

Untxi txikiak “superuntxitzat” hartzen du bere burua, eta gaizkileak harrapatzera abiatzen da. Zuhaitz baten zuloan sartzean, iluntasuna eta hotza sentitzen ditu. Berehala oihuka hasten da, eta korrika ateratzen da amaren bila. Hatzean zerbait sartu zaio, narratzaileak eta amak ezpal bat dela esango dutena, baina berak “superezpata”-tzat duena.

Ilustrazioak eskuineko orrialdean daude beti. Testua, aldiz, ezkerrekoan, orrialdearen erdian zentratuta. Hitz batzuk tamainaren arabera nabarmentzen dira, irakurketaren intonazioa laguntzeko-edo.

Kolore oso biziak darabil, ñabardurarik gabeko masak dira, elementu gutxirekin, eta ertzak marra beltz lodiz markatuta. Espresioetan, amaren jakintasuna eta umearen xumetasuna igartzen dira.


Superuntxi