Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Umi

Idazlea: Sebastián de la Serna Giralt

Ilustratzailea: Sebastián de la Serna Giralt

Itzultzailea: Joseba Santxo Uriarte

Argitaletxea: Begiko

Urtea: 2018

Bilduma: Hitzez harago

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honetan inguruan ditugun gauzen garrantzia azpimarratzen da. Bizitzako gauzarik garrantzitsuenak, askotan, lehenagotik genituenak direla proposatzen da.

Umi Afrikako herri bateko haurra da. Usadioak agintzen duen gisan, hamar urte betetzean herria utzi beharko du, bere kabuz moldatzen ikasteko. Etxekoekin ikasitakoari esker, ongi konponduko da naturan ehizatzen, arrantzatzen edo fruituak biltzen. Goiz batean azti zahar batek lehoikume bat salbatzeagatik kutun magiko bat emango dio. Kutun horri esker nahi duena bihurtuko da, desiratzen duen bakoitzean...

Ilustrazioek ipuinak kontatutakoa errepikatzen dute. Idatzitakoari kutsu umoretsua gehitzen diote, forma borobil eta eskematikoei esker. Orokorrean orrialde osoa hartzen dute. Batzuetan orri bakoitzean eszena bat baino gehiago agertzen dira, eta zuriuneak ere agertzen dira.


Umi