Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Urrezko Arrautzagatik Lehian

Idazlea: Nick Falk

Ilustratzailea: Tony Flowers

Itzultzailea: Usoa Wyssenbach Ibarra

Argitaletxea: Desclee

Urtea: 2017

Bilduma: Samurai Vs Ninja 1

Orri kopurua: 96

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Samurai vs Ninja bildumako lehen abentura da.

Japonen gertatzen den abentura liburua. Egileek umore puntua eman nahi izan diote narrazioari, kontakizun arin eta dibertigarria lortu nahian.

Japonen, parez pare dauden bi mendi malkartsuetan bizi dira ninjak eta samuraiak. Haien buruzagiak anaiak eta arerioak dira, txiki-txikitatik. Hainbat abentura kontatuko ditu: urrezko arrautzaren bataila, samuraiek ninjen gaztelua eraso zutenekoa eta ninjen amarrua. Txiste errazak daude, gehienak puzker eta antzekoekin lotuta, eta ekintza pila bat.

Edozein libururen formatua badu ere, komiki estiloko ilustrazioek itxura berezia ematen diote. Zuri beltzak dira eta pisu handia hartzen dute narrazioan, ezinbestekoak. Adierazkorrak dira, dibertigarriak, eta testua ulertzen laguntzen dute.

Bestalde, hitz batzuk eta atal-zenbakiak japonieraz daude (eta hasieran ez da zaila ulertzea marra horiek atal-zenbakia direnik).


Urrezko Arrautzagatik Lehian