Idazleak

Josu  Waliño Pizarro
Josu Waliño Pizarro

Josu Waliño Pizarro (Zumaia, 1972). Informatikan lizentziatua, PuntuEUS Fundazioko Zuzendaria da gaur egun. Zenbait komunikabidetan kolaboratzaile aritu ohi da eta hainbat literatura lehiaketatan izan da saritua; besteak beste, bi urtez jarraian irabazi du Ikastolen Elkarteak sustatzen duen haur-literaturako JUUL Saria Hortza galdu du Jonek ipuinarekin. Haur literaturan zein gazte literaturaren arloan hainbat lan argitaratu ditu.

Hainbat liburu argitaratu ditu azken urteotan, haurrentzat (“Lepoko minez zegoen hontza”, “Hortza galdu du Jonek” eta “Pirata Ximon”), gazteentzat (“Izarren artzaina” eta “Heriotzak”) zein helduentzat ere (“Bederatzi ateak”). Hauez gain, Internet bidezko literatura ere landu du Mikroipuin-labea gunearen bitartez: www.baleike.com/mikroipuinak.

 * Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

  • Juul saria 2011, Hortza galdu du Jonek, 2012
  • Juul Saria 2012, Hortza galdu du Jonek, 2012
  • EHUko fantasiazko ipuinen lehiaketa. Irabazlea. , Bederatzi ateak, 2007
  • Ermuako ipuin lehiaketa. Lehen saria, Narinhel, 2004
  • Zumaiako Julene Azpeitia Lehiaketa. Zumaiar Onena saria, Berriz erabili nazazu, 2004
  • Durangoko Julene Azpeitia Lehiaketa. Sari berezia, Bihotz gorriak, 2003
  • Azkoitiko Bixenta Mogel ipuin lehiaketa. Hirugarren saria , Maider, 2003
  • Zumaiako Julene Azpeitia Lehiaketa. Zumaiar onena saria , Hargin andaluza, 2002
  • Zumaiako Julene Azpeitia Lehiaketa. Zumaiar Onena saria, Patua, 2001
Arrano beltzak beti garaile

Izenburua: Arrano beltzak beti garaile

Egilea: Josu Waliño Pizarro

Irudigilea: Dani Fano

Argitaletxea: Aizkorri

2014

GEHIAGO IRAKURRI
Pirata Ximon

Izenburua: Pirata Ximon

Egilea: Josu Waliño Pizarro

Irudigilea: Eider Eibar Zugazabeitia

Argitaletxea: Aizkorri

2012

GEHIAGO IRAKURRI
Hortza galdu du Jonek

Izenburua: Hortza galdu du Jonek

Egilea: Josu Waliño Pizarro

Irudigilea: Ander Hormazuri

Argitaletxea: Aizkorri

2009

GEHIAGO IRAKURRI
Izarren artzaina

Izenburua: Izarren artzaina

Egilea: Josu Waliño Pizarro

Irudigilea: Maite Gurrutxaga Otamendi

Argitaletxea: Txalaparta

2009

GEHIAGO IRAKURRI
Lepoko minez zegoen hontza

Izenburua: Lepoko minez zegoen hontza

Egilea: Josu Waliño Pizarro

Irudigilea: Ander Hormazuri

Argitaletxea: Aizkorri

2009

GEHIAGO IRAKURRI