Ipuin kontalariak

Saioa Aizpurua Arribas
Saioa Aizpurua Arribas

Biografia:

Txikitatik kontuak kontatzea gustoko nuen.

Ipuinekin udako abuztu batean hasi nintzen, Burgoseko herri txiki batean, Mecerreyesen.

Oreretako Zintzilik Irratian ibili nintzen“Kontu Konta Kantari” eta “Hala bazan” irratsaioak egin nituen. Semeak jaio eta ipuinen munduan gehiago murgildu nintzen eta orain Ipuin kontalari nabil hemendik hara maleta hartuta. 

Itzulipurdika taldeko partaide naiz eta 4 urtez Donostiako udal liburutegi sarean ipuinaren orduko narratzaile.

Pailazoa, irriparrak marrazten ibiltzen naiz :O) Algaraklown ospitaleko pailazoak, taldearen sortzailea eta zuzendari artistikoa. Jolas terapeuta eta psikomotrizista Haizea gunean.

 

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.