AURREKO EDIZIOAK > 2019-2020

Maitasuna zailegia da

Maitasuna zailegia da
  • Egilea: Andrés Guerrero
  • Maila: DBH 3-4
  • Argitaletxea: Begiko
  • Urtea: 2018
  • Azalpena:

    Komiki formatuan sortutako hamabost istoriorekin osatutako liburua da. Baditu ere poemak eta testu hibridoak.

    “Irakurketa erraza” formatuan osatutako lana denez, ahalegin berezirik egin gabe ulertzen dira testuok. Baina heldutasun maila bat eskatzen dute, gaiari ematen zaion trataeragatik.

    Izenburuak dioenez, gai nagusia maitasuna da. Istorio bakoitzean alderdi edo hausnarketa desberdin bat eskaintzen saiatu da egilea, baina guztiei darie halako kutsu malenkoniatsu bat, maite-minaren albo kalteez ari baita ia kontakizun guztietan. Dena den, umorea behin baino gehiagotan agertzen da, aldarte eroriari kontrajartzeko-edo.

    Ideia bat egiteko hona labur labur istorio batzuen mamia: maitasun birtualak; hilzorian dagoen maita-laguna; poesiaren erabilera maitasunean; harreman friboloak; e haurdunaldiak; jazarpena; adiskidetasuna eta maitasuna gurutzatzen direnean; amets erotikoak; ados egotea zaila denean; erakarpena;...

    Liburuaren ezaugarriak jakinda, ematen du bere baliorik handiena irakurketa osteko jarduerak bideratzea dela.

ATZERA