AURREKO EDIZIOAK > 2021-2022

IKUSEZIN

IKUSEZIN
  • Egilea: Eloy Moreno
  • Maila: DBH 3-4
  • Argitaletxea: Denonartean
  • Urtea: 2020
  • Azalpena:

    Eleberri errealista da, baina ukitu fantastikoren bat ere badu. Testuinguru orokorra pertsonen arteko harremana da: lagunen eta ikaskideen artekoa, familia barrukoa (gurasoekin, anai-arrebekin), ikastetxeko arduradun eta irakasleekikoa… Zehazki gai horiek guztiak bullying-ak zipriztintzen ditu, eta bustitzen ditu, mela-mela egin arte ingurumari osoa. Tonua etsigarria gerta daiteke, pisutsua; baina bizi-nahizkoa ere bai.

    Mutiko bat zoriontsu bizi da. Etxean gurasoekin harreman ona-edo du, arrebarekin ikaragarrizko hartu-emana du, ikastetxean bikaineko mutila da, bi lagun “ustez” oso onak ditu. Alabaina, azterketa-egun batean, unibertso patxadatsu hori hankaz gora jarriko duen gertaera bizi du mutikoak: atzean eserita daukan ikasle errepikatzaile eta negargarri batek matematikako azterketa eskatu dio kopiatzeko eta gure protagonistak ez du amore eman. Hortik Aurrera, ez dio bakerik emango, eta jazarpena handituz doa, egunetik egunera eta mailaz maila. Jazarpena izugarrizkoa da, eta noranahikoa: ikasgelan, patioan, komunean, parkean etxerako bidean… Eta mingarriena ez da jazarlearen erasoa izango, baizik eta lekukoen isiltasuna, ezer ikusiko ez balute bezala jarduten duten horiena, mutikoa ikusezin bihurtu duten horiena.

ATZERA