AURREKO EDIZIOAK > 2016-2017

OZ-eko azti harrigarria

OZ-eko azti harrigarria
  • Egilea: Lyman Frank Baum / Itzul.: Juan Kruz Igerabide
  • Maila: DBH 1-2
  • Argitaletxea: Denonartean
  • Urtea: 2015
  • Azalpena:

    Dorothy Kansasen bizi da, osaba-izebekin eta Ttotto txakurrarekin. Zikloien erauntsi gogorrei aurre egitera ohituta daude Kansaseko bizilagunak. Baina halako erauntsi batean Dorothy eta txakurra harrapatuko ditu zikloiak eta leku ezezagun batean agertuko dira. Bidaia baten hasiera da.

    Bidaia horretara hainbat bidelagun batuko zaizkio: lehoi izutua, garunik gabeko txorimaloa eta latorrizko aizkolari bat zeinak ez daukan bihotzik. Oz-eko Azti Hagarriarengana doan bidaia da.

    Bakoitzak eskaera bat dauka harentzat: Dorothyk etxera itzuli nahi du, lehoiak adorea nahi du, txorimaloak garuna eta latoizko aizkolariak bihotza. Iritsiko dira Oz-eko Aztiarengana eta jabetuko dira dena ez dela dirudiena, ezta espero dugun bezala ere, agian, bila gabiltzan hori barruan dugulako.

ATZERA